AEPA-Euskadi-ren proiektuak

2007. urtean AEPA-Euskadi-k helburu desberdinetako hainbat proiektu ditu martxan:


Nika, pertsona nagusi eta gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonekin ALT egiten duen, bi urte eta erdiko Labrador Retriever eme bat da: Eibar-ko Egogain ,eta Erandioko San Jose zentru gerontologikoetan eta Bidesariren ekintzetzan

Nika-ri, jolastea, laztanak jasotea eta mimatua izatea izugarri gustatzen zaio. Gainera sari asko irabazten ditu hain ondo portatzeagatik. San Jose zentruan, bere "amama" guztiak, bere argazkia dute.
Nika-rekin egiten den lana, pertsona desberdinekin koordinatua dago, beti psikologo batek gainbegiratzen du. Psikologoak, objektibo eta saioetako ekintzak erabakitzen ditu...
Nika-k saioetan ondo pasatzeko, bere bide erakuslea oso ondo ezagutu behar du eta honek,bere ongizatea beti kontutan izan behar du, txakurrak, eskatutako lana poztasunez egiteko. ALT-ko lanetan, txakurra eta bide erakuslearen artean komunikazio on bat izatea eta trebakuntza positiboa behar beharrezkoak dira.

Txispa, Eibarko Egogain zentru gerontologikoan eta Bidesari-ren ekintzetan parte hartzen duten gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonekin, ALT-a egiten, hilabete batzuk daraman hiru urteko Golden Retriever eme bat da.

Soilik Txispa-ren agerpenarekin (txakur jostalari eta maitakorra) ekintzetako parte-hartzaileek, erlaxatu, parte hartu eta modu desberdinean hitz egiten dute. Oso txikia zenetik txakurraren sozializazioa landu zen eta horren ondorioz, pertsonekin egotea oso gustokoa du.

Nika eta Txispa Basauri-ko espetxean sartu diren lehenego txakurrak dira.

e-mail