Animaliekin lagundutako ekintzak Orduņa-n
2007ko apirilak 21 larunbata, Bidesari-k antolatutako Orduņa-ra irteeran, ALE-ko lehenengo saioa egin genuen.
3 orduko ekintza, bi ataletan banatu genuen:
- Lehenengoan, gelan, proiektore eta ordenagailuekin, laguntza txakurren eta trebakuntza positiboari buruzko azalpen txiki bat egin genuen. Bideo batzuk ikusi eta gero, partaideek galdera asko egin zituzten eta legeak laguntza txakurrak erabiltzen duten pertsonei edozein lekutara joateko aukera onartzen ez diela jakiterakoan arrituta gelditu ziren.
- Bigarren atalean, lorategira irten eta txakurrekin ikuskizun txiki bat antolatu genuen. Txakurrei irakatsitako gaitasunak pertsonei laguntzeko eta kalean lasai eta zintzo ibiltzeko. Jesarri eta etzateko ariketak nola egiten diren praktikatu genuen partaideekin, gure gorputzaren posizioari garrantzi asko emanez. Partaidetza handia zenez, Txispa-rekin ariketa berri bat egin genuen, arrastaka ibiltzea..
Txispa-k ariketa egiten zuen bitartean, Nika-k gustoko duen gauzak egiten zituen, hau da, gauza guztiak usaindu eta denon laztanen bila joan.
Bukatzeko galdera askoei erantzun genuen, partaidetariko askok txakurrak edukitakoak ziren eta.
oso giro ona sortu zen. udaberriko egun polit bat irten zen.
Nika, Txispa eta guretzat esperientzia oso atsegina izan zen.