LAGUNTZA TXAKURREI BURUZKO LEGEAK

2007. urtean
autonomi erkidego desberdinetan
laguntza txakurren
buruzko legeen egoera


.



AEPA-Euskadi-ren laguntzarekin AEPA-k egindako mapa.
Erabiltzen baduzu, gure izena jarri, mesedez. Eskerrik asko!

LAGUNTZA TXAKURREI BURUZKO LEGE BERRIA EUSKAL HERRIAN
Ekainak 29ko 10/2007 legea. Ezgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten txakurrei buruz
Egitarauaren 4. puntuan sakatu
Biltzarraren bideoak ikusi ditzakezu


AEPA-Euskadi Eusko Legebiltzarrean. Ekainak 29ko 10/2007 ezgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten txakurrei buruzko legea onartzearen motiboz.
EFE-k hartutako argazkia Eitb 24


Argazki gehiago Eusko Legebiltzarrean.

2007ko ekainak 29an, Laguntza txakurren lege berria aho batez onartu zen Eusko Legebiltzarrean. Honen ondorioz azaroaren 21eko gida txakurren legea baliorik gabe gelditu zen eta horrela laguntza txakurra erabiltzen duten pertsonak edozein lekutara sartu ahal izango dira eta ez bakarrik gida txakurra erabiltzen duten itsuak, orain arte bezala.

NOLA LORTU DA LEGE BERRI HAU

2006. urtean, AEPA- ren bidez, gida txakurra erabiltzen duten pertsonen eskubideak, edozein laguntza txakurra erabiltzen duten pertsonen berdinak izatea proposatu genion Ararteko-ri.
(Ararteko-ren aldizkaria pdf-en: Eusko Legebiltzar-arentzako informearen laburpena.)
Azkenengo hauentzat lege bat zegoen. 17/1997 gida txakur legea. Lege honek gida txakurrarekin edozein lekutara sartu eta egoteko eskubidea ematen zien baina beste edozein laguntza txakurra erabiltzen zuten pertsonek, autobusean, trenean, jatetxeetan eta beste leku askotan sartu edo egoteko aukera debekatuta zuten.

Ararteko-n lan egiten duten pertsonei ezker, 2006ko azaroan PSE-EE-ko Mertxe Agundez Basterra-k lege proposaketa aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean.
Proposaketa hau aho batez onartu zen eta azkenengo testua egiteko batzorde bat antolatu zen. AEPA-Euskadi-k Parte hartzeko aukera izan zuen, laguntza txakurrei buruzko informazioa emanez.

Azkenengoz, batzordeak testu berria onartu zuen (Legebiltzarreko talde guztietako ordezkariekin) eta ekainaren 29an, lege berri honen onartzean egoteko aukera izan genuen.


AEPA-Euskadi, Batzordeko ordezkariekin batera 2007ko ekainaren 29an Eusko Legebiltzarrean.

Oso egun pozgarria izan zen guretzat. Lege hauen onartzeak beraien kolektiboan diskriminatuta dauden pertsonekiko sentikortasun berezi bat erakusten du. Prozesu honetan parte hartu duten pertsona guztiei, bere lana eskertu nahi genieke: Ararteko-ren bulegoa, Mertxe Agundez, Batzordeko Ordezkariei eta legea aho batez onartu zenez, Legebiltzarkide guztiei baita ere.
Elena ere eskertu nahi genuke egin zigun harrera ezin hobeagatik eta gure laguntza txakur biei, Txispa eta Nika-ri emandako maitasunagatik.

TELEBISTA, IRRATI, ETA ALDIZKARIETAKO ALBISTEAK


El Correo-ko argazkia

AEusko Legebiltzarreko bilkuraren bideoa. 4. puntuan sakatu ordezkarien hitzaldiak ikusteko.

2006ko azaroan Eusko Legebiltzarrean lege proposamena onartzeko egindako bilkura ere ikus dezakezu bere web orrialdean. Bideoak.


e-mail