
Lagundu! Zure udaletxera joan eta sarbide libreko udal arautegia aldatzea eska ezazu.
Hona hemen aurkezteko eskabide orriaren adibidea.
Eskabide orri hau Euskal Herriko, Valentziako eta Galiziako udaletxeetan aurkeztu behar da. Hiru autonomi elkarte hauek berarizko legeak dituzte eta bertan aurkeztu beharreko eskabide orriak, legea errespetatzeko udal arautegia berritzea eskatzen du.
Zure laguntza eskertzen dizugu. Behar dugun laguntzarik garrantzitsuenetariko bat da.
Argibideak:
Udaletxean emango dizuten eskabide orria beteta duzunean, bertan aurkeztu kopia batekin batera. Biak sinatuko dizkizute. Kopia bidali iezaiguzu eta horrela bere jarraipena egingo dugu.
Eskaera orria bete:
Zure datuak AEPA-Euskadi-ren ordezkari bezala jarri beharko dituzu. Sinatu baita ere.
Gure helbidea:
AEPA-Euskadi, laguntza txakur elkartea
Celestino Maria del Arenal enparantza 14, 10ºD
48015 Bilbo
NIF: G95457701
Eskabide orriak antzekoak izaten dira eta bertan agertu behar dena hau da:
--------------------------------------------------------------------------------
AEPA-Euskadi, laguntza txakur elkartea
azaltzen du:
Gure elkarteak ezgaitasuna duten pertsonentzat laguntza txakurrak prestatzen ditu.
Txakur hauek laguntza psikologiko, gizarteratze eta giza mugak apurtzeko lan garrantzitsua egiten dute. Gainera, bereziki trebatzen dira beraien jabeei eguneroko gauzetan laguntzeko (Adibidez, gauzak lurretik hartu, ateak zabaldu eta itxi, argia piztu, ohar zaunka egin, soinu desberdinetaz abisatu eta abar).
Ezin bestekoa da jabeak beraien txakurrekin edozein lekutara joateko aukera izatea ( Zinema, dendak, museoak, jatetxeak, ospitaleak, kiroldegiak, garraio zerbitzuak eta abar) ikusteko ezgaitasuna duten pertsonak beraien gida-txakurrekin doazen bezala.
Valentziako, Galiziako eta Euskal Herriko erkidegoetan legeak onartu dira (Apirilak 10eko 12/2003 Legea, Abenduak 26ko 10/2003 Legea eta Ekainak 29ko 10/2007 Legea). Lege hauek, edozein ezgaitasuna duten pertsonak, beraien laguntza txakurrekin edozein lekutara joateko eskubidea onartzen dute.
Alde honetan, Udaletxe honekin arremanetan jartzen gara, gida txakurrei buruz dagoen udal arautegia egokitzeko eskatuz, ezgaitasuna duten pertsonak beraien laguntza txakurrekin edozein lekutara joateko eskubidea izateko, itsuak eta bere gida-txakurrak bezala.
Eskatzen dugu:
Erkidego honetan dagoen Laguntza txakurren legeari begiratuz,
itsuak dauden pertsonak beraien gida txakurrekin edozein lekutara sartzeko duten eskubideak eta beste edozein ezgaitasuna duten pertsonei eta beraien laguntza txakurrei luzatzea onartu dezatela.
Posible ez balitz, udal arauak aldatu ditzatela ingurunera sarbide librea izan dezaten edozein laguntza txakurren erabiltzaileek gida-txakurren erabiltzaileek bezala.
Zure arreta eskertuz agurtzen zaitu;
(Zure sinadura)