
2006ko ekainetik aurrera Unai, Iņaki eta Nika Gurutze gorriaren bidez, Erandio-ko "San Jose" egoitzan lanean hasi ziren dohainik eta boluntario bezala.
2007ko urtarriletik aurrera ekintza honek aurrera jarraitu zuen AEPA-Euskadi gure elkartearen bitartez, dohainik eta boluntario bezala baita ere.
Saioak larunbat goizetan izaten dira eta gutxi gora behera ordu beteko iraupena dute. Ordu hortan, Nika-rekin hainbat ekintza egiten dira, ibilaldiak, orraztu, laztandu, eta abar. Unai, Psikologoaren eta Marisa, egoitzako zuzendariaren arabera alde kognitiboak lantzen dira.
Unai eta Iņakik maitasun eta poztasun handiarekin tratatzen dituzte parte- hartzaileak, horregatik beraien saioak aste osoan zehar gogoratuak izaten dira. Nika han egotea beharrezkoa da noski, amona guztiek bere argazkia dute gelan eta bera heltzeko zain egoten dira.
2007ko irailetik aurrera saio hauek astean zehar egingo dira eta ALT-ko proiektu berri baten barruan.
|
|
|
|