
2007ko otsailean, Egogain zentru Gerontologikoa zuzentzen duen taldearekin bilerak mantendu egin genituen. Beraietan, zentrua erabiltzen duten pertsonek osaturiko talde bikin ALT-a egitea proposatu genuen.
Zentru Gerontologikoko Zuzendariak eta Psikologoak poztasunez onartu zuten proposamena. ALT-ko lana ondo ezagutzen zuten. Duela 5 urte Bona (Labrador motako txakurra) zentrura ekarria zuten. Bona aldaketa garrantzitsua izan da zentrurako, jende arteko erlazioak hobetu ditu, erabiltzaileek aisialdian kalera ateratzen dute eta gatazkak murriztu ditu, adibidez.
2007ko apirilean hasi ginen taldeekin.
Lehenengo taldea Iņaki eta Nika-k daramate eta bigarrena, Alain eta Txispa-k. Irene zentruko psikologoak eta Begoņa zuzendariak, talde bietako antolaketa, garapena eta jarraipenean parte hartzen dute.
|
|
|
|