
Ikastaro hau Bilbo-n izango da, 2007ko iraila eta urria hilabeteetan.
AEPA-Euskadi-k antolatuta.
Ikastaro hau egiteko Bolunta-ren lankidetza izango dugu (Boluntarioentzako eta elkarteentzako agentzia).
IKASTAROAREN HELBURUA: Txakurren trebatzaile bezala oinarrizko prestakuntza eman, metodo positiboak erabilita soilik (txakurraren alde egiten da lan inolako indarrik erabili gabe eta inolako ondoezik eragin gabe). Ikastaro hau Animalien bidez egindako Terapia, Heziketa eta Lagundutako Ariketen diseinuan eta erabileran oinarrituko da.
Ikastaroaren hasiera: 2007ko irailak 11
Ikastaroaren iraupena: Ikastaroak 5 eguneko iraupena izango du (15 ordu), gainera, adierazita ez dauden arren, praktiketako saioak izango dira, ondoren azaltzen den egutegiaren arabera:
| EGUTEGIA | Iraila | Iraila | Urria | Urria | Urria |
| Asteartea: 10:00etatik 13:00etara | 11 | 18 | 2 | 9 | 16 |
Ikastaroa egingo den tokia:
| Asteartea 10:00etatik 13:00etara
Bolunta Ronda kalea z/g Bilbo (Zentro egokitua) | Zehaztu gabeko egunak
Praktikak zentroetan |
Izen-emateak: BETETA
Ikastaro hau dohainik da.
Parte-hartzaileen zerrenda, izena emateko lehentasunaren arabera egin da. Izen-ematean, ezgaitasun fisikoa duten pertsonek izan dute lehentasuna.
Beste ikastaro batzuei buruzko informazioa nahi baduzu gure web orria begiratu dezakezu Berriak atalean edo korreo bat bidali gure helbide elektronikora: aepa.euskadi@gmail.com hurrengo informazioa jarriz:
IKASTAROEN INFORMAZIOA
Izen abizenak:
Helbidea:
Telefonoa:
Korreo elektronikoa:
Ezgaitasuna? (BAI edo EZ):