AEPA-Euskadi-rekin lankidetza

Laguntzea nahi duzu?

Gure elkarteko lana, gehien bat, lan boluntarioan oinarritzen da. Baldintza hauetariko bat betetzen baduzu eta zure aisialdian boluntario bezala lan egitea nahi baduzu, idatzi iezaiguzu!
  • Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde borrokatzea gustoko baduzu sinadurak batu ditzakezu adibidez.
  • Komunikabideei eskutitz bat idaztea edo udaletxe baten eskari bat aurkeztea baldin badakizu.
  • Indarrean oinarritzen ez diren trebakuntza metodoak gustoko badituzu.
  • Aspertu gabe, jendaurrean hitzegiteko gai bazara.
  • Diseinu grafikoa gustokoa duzu eta gauza originalak egiten badituzu.
  • Edo laguntza bezala balio digun edozein gauza egiteko gai zarela pentsatzen baldin baduzu
EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Laguntzeko beste bide bat, elkarteko bazkide egitea da. Gure lana ezagutarazten eta txakur gehiago prestatzen lagunduko diguzu. Bazkideen kuota diru ziurra da. Era honen bidez, gure proiektuak aurrera eraman ditzakegu. Lagundu nahi baduzu, elkarteko bazkide kuota 40€ urteko dela jakinarazten dizugu. Beharrezko informazioa bidaltzeko, idatzi iezaiguzu!


LAGUNTZEN DIGUTENAK:
Kns Ediciones: Trebakuntza positiboan oinarritutako liburuen argitaletxea.
Diputación Foral de Vizcaya / Bizkaiko Foru Aldundia
Kultur saila.
Eibarko Udala.
Bilboko Udala.

e-mail