Hitzaldia: "LAGUNTZA TXAKURRAK"

Txostengilea: Cristina Muro, AEPA-Euskadi-ko Lehendakaria

Eguna: 2007ko martxoak 5,19:45-etan. / Ordu beteko iraupena

Sarrera: Dohainik

Lekua: Topaleku (Iturriza kalea 2.zkia / www.topaleku.org / 94 4214785)

Laburpena:

Laguntza txakurrak ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko bereziki trebatuta dauden txakurrak dira. Laguntza desberdinak egiteko gai izateaz gain (lurretik gauzak hartu, ateak zabaldu edo itxi, argia piztu eta abar.) laguntza txakurrak, ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko oso garrantzitsuak dira.

Laguntza txakurren artean, Terapia egiten dutenak sartzen dira baita ere. Terapiako txakur hauekin egiten diren proiektuetan parte hartzen duten pertsonetan, fisikoki eta emozionalki hobekuntza nabaria izaten da.

Txakur hauen trebakuntza ez da oso zaila baina iraunkortasun eta patxadaz hartu behar da. Gehien bat, txakurrak guk nahi ditugun portaerak egiten dutenean saritzean datza.

Hitzaldian bideo batzuk erakutsi ziren eta erakustaldi txiki bat egin zen txakur batekin.

e-mail