Gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonekin egindako lagundutako ekintzak
GURE EKINTZAK
Bidesari-k arduran duen kolektiboarekin (Gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonak) egiten ditugun ekintzak hauek dira:
- Trebakuntzari hasiera emateko ikastaroa Topaleku-n
Ikastaro hau, edozein pertsonari zabalduta dago baina bereziki Bidesariren kolektiboarentzako antolatuta dago (erabiltzaileak, boluntarioak, hezitzaileak eta abar). 12 ikaslek ikasi zituzten trebakuntza positiboaren metodoak. Hauekin, indarra erabiltzea ez da beharrezkoa, beti txakurraren alde lan egiten da, errespetatuz eta bere komunikazio era ongi ezagutuz.
- Egonaldiak eta ibilaldiak birgizarteratze eta babes etxeetan
Astean behin joaten gara etxe bakoitzera. Bisita hauetan Iņaki, Alain, Txispa eta Nika oso ondo hartzen dituzte eta txakurren trebakuntza eta erabilerari buruz galdera asko agertzen dira.
- Asteburuetako irteeretan egiten diren ekintzak
Momentuz ekintza hau, behin bakarrik egin dugu Orduņa-n. Bertan, trebakuntza positiboaren oinarriak azaldu eta txakurrekin erakustaldi eta praktika txiki batzuk egin genituen.
- Uda kanpalekuko ekintzak
Ekintza hau 2007ko abuztuan izango da.
- Basauri-ko espetxean sartu ginen Txispa eta Nika-rekin.
Ekintza hau 2007ko maiatzeko eta ekaineko hiru egunetan egin zen.