
2007ko maiatzak 30an eta ekainak 6 eta 13an, Txispa eta Nika gure txakurrekin Basauri-ko espetxean (Bizkaia) sartu ginen. Ekintza hau, "Gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsoneentzako Animaliekin Lagundutako Ekintzak" Bidesari-ren lankidetzarekin egin genuen proiektuan sartu zen.
Gure heziketa ikastaro txiki honetan parte hartu zuten 8 pertsonek, esperientzia oso berezi eta interesgarria bezala hartu zuten. Alde dibertigarriena, jolastokian egindako trebakuntza ariketak izan ziren. Txakur bien agerpena bizigarria izan zen bertako langile eta segurtasun pertsoneentzat. Lehenengo egunetik Txispa eta Nika poz handiz sartzen ziren jolastokira.
Espetxeko zuzendariordeak, Partaideak eta hezitzaileak "positibo" bezala balioztatu zuten ekintza.
Esperientzi hau guretzat ere oso interesgarria izan da eta poztazun askoz bizi dugu. Irailetik aurrera errepikatzea espero dugu.